martes, 3 de abril de 2012

Ikasteko behar ditudan baldintzak


Denok dakigu zer esan nahi duen ikasi hitzak eta denok dakigu baita ere, hori egitea tokatzen zaigunean zer egin behar dugun. Baina, guztiok ikasteko modu desberdinak ditugu, denok ez baikara berdin kontzentratzen.

Nik normalean etxean ikasteko joera dut. Talde lanak egitera liburutegira joaten naiz, baina, ikasterako orduan nahiago dut etxean gelditzea, nahiz eta askotan liburutegia probatu beharko nukeela pentsatu.

Ikasi ahal izateko eta kontzentratu ahal izateko isiltasun handia behar dut eta alaba bakarra naizenez etxea nahiko isilik egoten da. Tokiari dagokionez, ez zait asko axola non ikasi, hau da, berdin zait sukaldean, egongelan, logelan.... ikastea. Baina, betiere leku horiek hutsik eta isiltasunez beterik egon behar dute. Hala ere, leku bat aukeratzekotan nire idazmahaia aukeratuko nuke, azkenaldian beti bertan ikasten baitut.

Beste baldintzetako bat, ikasten nagoen tokian gauza asko ez egotea da. Izan ere, bestela, segituan deskontzentratzen naiz. Ordengailua da gauza horietako bat. Ikasterako orduan ordenagailua ondoan izatea ez da batere hona niretzako, tentazio handiegia baita. Horregatik, askotan pentsatzen dut liburutegia probatu beharko nukeela. Bertan ez bainuke ordenagailua ondoan izango.

Aipatu behar dut gainera, nik normalean goizean ikasten dudala. Arratsaldean ere ikasten dut, baina, arratsalde gau aldera nekatuago egoten naizenez errazago deskontzentratzen naiz. Horregatik, nahiago izaten ditut goizak eta arratsaldearen lehenengo orduak aprobetxatu.

Amaitzeko, esan beharra daukat baita ere, ikasten hasi aurretik ikasi behar dudan kantitatearen arabera eta ikasteko ditudan egunen arabera lehendabizi egutegi eta ordutegi modukoak prestatzen ditudala.