Denok
dakigu zer esan nahi duen ikasi hitzak eta denok dakigu baita ere, hori egitea tokatzen zaigunean zer egin behar dugun. Baina, guztiok
ikasteko modu desberdinak ditugu, denok ez baikara berdin
kontzentratzen.
Nik
normalean etxean ikasteko joera dut. Talde lanak egitera liburutegira
joaten naiz, baina, ikasterako orduan nahiago dut etxean gelditzea,
nahiz eta askotan liburutegia probatu beharko nukeela pentsatu.
Ikasi
ahal izateko eta kontzentratu ahal izateko isiltasun handia behar dut
eta alaba bakarra naizenez etxea nahiko isilik egoten da. Tokiari
dagokionez, ez zait asko axola non ikasi, hau da, berdin zait
sukaldean, egongelan, logelan.... ikastea. Baina, betiere leku horiek
hutsik eta isiltasunez beterik egon behar dute. Hala ere, leku bat
aukeratzekotan nire idazmahaia aukeratuko nuke, azkenaldian beti
bertan ikasten baitut.
Beste
baldintzetako bat, ikasten nagoen tokian gauza asko ez egotea da.
Izan ere, bestela, segituan deskontzentratzen naiz. Ordengailua da
gauza horietako bat. Ikasterako orduan ordenagailua ondoan izatea ez
da batere hona niretzako, tentazio handiegia baita. Horregatik,
askotan pentsatzen dut liburutegia probatu beharko nukeela. Bertan ez
bainuke ordenagailua ondoan izango.
Aipatu
behar dut gainera, nik normalean goizean ikasten dudala. Arratsaldean
ere ikasten dut, baina, arratsalde gau aldera nekatuago egoten
naizenez errazago deskontzentratzen naiz. Horregatik, nahiago izaten
ditut goizak eta arratsaldearen lehenengo orduak aprobetxatu.
Amaitzeko,
esan beharra daukat baita ere, ikasten hasi aurretik ikasi behar
dudan kantitatearen arabera eta ikasteko ditudan egunen arabera
lehendabizi egutegi eta ordutegi modukoak prestatzen ditudala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario