lunes, 20 de febrero de 2012

Neutralitatea


Aurreko astean hainbat kasu desberdin landu genituen gelan. Kasu guztietan, irakasleak beren ikasleen aurrean hartu beharreko jarreraren inguruan eztabaidatzen zen.
Kasu guztiak aztertu ondoren, orain honako bi galdera hauei erantzuna ematen saiatuko naiz:

1.- Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke??

Nire ustez, hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke. Irakasle batek bere iritzia agertu nahi ez badu ez du zertan agertu. Hau da, irakasleak ez daude derrigortuta beren iritzia ematera, beraz, bakoitzak bere erabakia hartu behar duela iruditzen zait.

Hala ere, beste kontu bat da, neutralak izatea komeni den hala ez. Kasu horretan, uste dut, gai batzuetan komeni dela irakasleak bere iritzia ematea, baina beste gai batzuetan hobe dela iritzia gordetzea. Hemen ikasleen adinak ere zerikusi handia duela iruditzen zait, izan ere, zenbat eta adin handiagoko ikasleekin aritu orduan eta argiago izango dituzte haiek ere beren iritzi eta ideiak, beraz, zailagoa izango da beren ideietan eragina izatea. Baina, adin txikiko haurrekin aritzean irakaslearen iritziek eragin handiagoa izaten dute. Horregatik, kontuan hartu behar da irakasleak garela eta haurren aurrean gaudela eta iritzia agertzeko erabakia hartzen bada, argi utzi behar zaiela guztiok iritzi desberdinak izan arren, denok errespetatu behar dugula elkar.

2.- Zein da neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasuna??

Neutralitate eta obgetibitate hitzak oso antzekoak iruditzen zaizkit eta oso zaila egiten zait bi hauen arteko desberdintasuna azaltzea.

Neutralitateak, neutral agertzea esan nahi du, gai baten inguruan pertsona batek iritzirik ez ematea. Hau da, aurkako bi iritzien aurrean inoren alde ez agertzea. Honek ez du esan nahi, gaiaren inguruan hitz egin ez daitekeenik, baina betiere iritziak adierazi gabe.

Objetibitateari dagokionez, subjektiboaren aurkakoa da. Norberaren iritziak azpimarratu edo adierazi gabe gaiaren errealitatea azaltzea. Ordura arte gai horren inguruan dagoena azaltzea, baina inoren aldera posizionatu gabe. Esan bezala, subejtibitatearen aurkakoa denez, norberaren iritziak ez dira agertzen.

Aipatu dudan moduan, oso zaila egiten zait bi kontzeptu hauen azalpena ematea. Bien artean desberdintasuna dagoela jakin arren, ezin dut garbi azaldu.

1 comentario: