Kaixo!!
Gaur nire blogari hasiera emango diot!! Horretarako hezkuntza
formalari eta ez formalari buruzko hausnarketa bat egingo dut.
Aurreko
asteko klasean hezkuntza formalaren eta ez formalaren inguruan aritu
ginen. Ordura arte ezer gutxi nekien bi kontzeptu horien inguruan,
baina hauei buruzko txostena irakurri ondoren eta talde lanean aritu
ondoren, zenbait ideia argitu ahal izan ditut.
Kontzeptu
bakoitzetik bereganatu dudan esanahi orokorra ondorengoa izan da:
·
Hezkuntza formala: normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek
eskaintzen duen ikaskuntza da, izaera egituratua duena eta ziurtagiri
batekin bukatzen dena.
·
Hezkuntza ez formala: ikaskuntza edo hezkuntza zentroek eskaintzen ez
duten ikaskuntza da, normalean ziurtagirik gabe bukatzen dena.
Nire
etorkizunera begira jarriz, ze eremutan aritzea gustatuko
litzaidakeen galderari erantzuten ahaleginduko naiz.
Nire
helburu edo nahia ikasketak bukatu bezain laster ikastetxe batean
lanean aritzea da, haurrei eduki desberdinak irakastea beren
etorkizunerako baliagarriak izango direnak. Hori horrela izanik,
hezkuntza formalean aritzea gustatuko litzaidake. Baina hala ere, ez
dut baztertzen hezkuntza ez formalean aritzearen aukera. Izan ere,
nire ustez hezkuntza formala hezkuntza ez formalaren osagarria da eta
beharrezkoa dela iruditzen zait ezagutzak handitu ahal izateko.
Kontzeptu
bakoitzaren esanahietan aipatu bezala hezkuntza formala ziurtagiri
batekin amaitzen da, baina nire ustez ziurtagiriek ez dute benetan
bakoitzak dituen ezagutzak adierazten.
Beraz,
etorkizunean esan bezala hezkuntza formalean aritzea espero dut,
baina betiere hezkuntza ez formala alde batera utzi gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario