Aurreko astean hainbat kasu desberdin
landu genituen gelan. Kasu guztietan, irakasleak beren ikasleen
aurrean hartu beharreko jarreraren inguruan eztabaidatzen zen.
Kasu guztiak aztertu ondoren, orain
honako bi galdera hauei erantzuna ematen saiatuko naiz:
1.- Hezkuntzan eta irakaskuntzan
neutralak izan gaitezke??
Nire ustez, hezkuntzan eta
irakaskuntzan neutralak izan gaitezke. Irakasle batek bere iritzia
agertu nahi ez badu ez du zertan agertu. Hau da, irakasleak ez daude
derrigortuta beren iritzia ematera, beraz, bakoitzak bere erabakia
hartu behar duela iruditzen zait.
Hala ere, beste kontu bat da,
neutralak izatea komeni den hala ez. Kasu horretan, uste dut, gai
batzuetan komeni dela irakasleak bere iritzia ematea, baina beste gai
batzuetan hobe dela iritzia gordetzea. Hemen ikasleen adinak ere
zerikusi handia duela iruditzen zait, izan ere, zenbat eta adin
handiagoko ikasleekin aritu orduan eta argiago izango dituzte haiek
ere beren iritzi eta ideiak, beraz, zailagoa izango da beren ideietan
eragina izatea. Baina, adin txikiko haurrekin aritzean irakaslearen
iritziek eragin handiagoa izaten dute. Horregatik, kontuan hartu
behar da irakasleak garela eta haurren aurrean gaudela eta iritzia
agertzeko erabakia hartzen bada, argi utzi behar zaiela guztiok
iritzi desberdinak izan arren, denok errespetatu behar dugula elkar.
2.- Zein da neutralitate eta
objetibitatearen arteko desberdintasuna??
Neutralitate eta obgetibitate hitzak
oso antzekoak iruditzen zaizkit eta oso zaila egiten zait bi hauen
arteko desberdintasuna azaltzea.
Neutralitateak, neutral agertzea esan
nahi du, gai baten inguruan pertsona batek iritzirik ez ematea. Hau
da, aurkako bi iritzien aurrean inoren alde ez agertzea. Honek ez du
esan nahi, gaiaren inguruan hitz egin ez daitekeenik, baina betiere
iritziak adierazi gabe.
Objetibitateari dagokionez,
subjektiboaren aurkakoa da. Norberaren iritziak azpimarratu edo
adierazi gabe gaiaren errealitatea azaltzea. Ordura arte gai horren
inguruan dagoena azaltzea, baina inoren aldera posizionatu gabe. Esan
bezala, subejtibitatearen aurkakoa denez, norberaren iritziak ez dira
agertzen.
Aipatu dudan moduan, oso zaila egiten
zait bi kontzeptu hauen azalpena ematea. Bien artean desberdintasuna
dagoela jakin arren, ezin dut garbi azaldu.