Atzo klasean hezkuntzaz,
gizarteratzeaz eta kulturaz aritu ginen. Bertan, kontzeptu hauen
ordenaz eztabaidatu genuen. Gure taldea lehenengo aukeraren alde
agertu zen, hau da, lehendabizi hezkuntza ematen dela, ondoren
kultura eta azkenik gizarteratzea.
Horregatik, orain, kontzeptu
hauen esanahia azalduko dut nire ikuspuntuaren arabera. Hau da,
niretzat hitz bakoitzak adierazten duena azalduz.
· Hezkuntza: pertsona bat
hezteko prozesua da hezkuntza. Jaiotzen garenetik hasten den prozesua
da. Hezkuntza beharrezkoa dela uste dut kultura jakin bat helarazi
ahal izateko. Hau da, ohiturak, jarrerak, balioak eta ezagutzak
transmititu ahal izateko.
· Kultura: giza talde batek
dituen ohiturek, baloreek, jarrerek... osatzen dute. Gizarte
bakoitzak kultura desberdinak izan ditzake bere barnean, eta nire
ustez, gizarteratu ahal izateko beharrezkoa da lehendabizi kultura
barneratzea jasotako hezkuntzaren bidez.
· Gizarteratzea:
pertsona bat bere gizartean sartzea da. Honetarako, kultura
ezinbestekoa dela uste dut eta kultura lortu ahal izateko berriz,
hezkuntza ere beharrezkoa da. Horregatik, gizarteratzea, nire ustez,
hezkuntza eta kulturaren batura izango litzateke. Azkenik lortzen den
prozesua da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario