jueves, 10 de mayo de 2012

Zer da bullyinga??


Ikasle batek bere ikaskide bat menpean hartzeko  egiten duen jazarpenari deitzen zaio bullyinga.

Denok dakigun bezala bullying mota desberdinak daude: fisikoak, psikologikoak, ahozkoak... eta pertsona desberdinek hartzen dute parte gertaera honetan: erasotzaileak, biktimak, ikusleak, erasotzaile pasiboak eta jarraitzaileak.

Gaur egun asko entzuten den gai bat da, izan ere, gero eta gehiago dira haur erasotuak munduko eskola desberdinetan. Eta horrek ekartzen dituen kalteak ikaragarriak dira, izan ere, ikasle batzuk bere buruaz beste egitera iristen dira. 

Asko landu beharreko gai bat dela iruditzen zait bullyingarena. Haur askok egunero egunero beren ikaskideen erasoak jasan behar izaten dituzte eta horrek oso gogorra izan behar du. Horregatik, ni irakasle izango naizenez eta nire inguruan horrelakorik gertatzerik nahi ez dudanez, urteak joan ahala informazioa biltzea gustatuko litzaidake, honelako egoera bati aurre egiten lagundu ahal izateko. 

Oso garrantzitsua iruditzen zait baita ere, honelako kasuen aurrean begiak ez istea. Hau da, errealitatea onartu behar dugula uste dut eta aurrean daukagunari aurre egiten zaiatu. Beraz, horretarako esan bezala informazioa berreskuratzea ezinbestekoa dela iruditzen zait eta guztiok egin beharko genukeen gauza bat dela uste dut. 

Hona emen bullyingarekin loturiko bideo bat. Errealitatean gertatzen den gauza bat da, beraz ireki begiak eta lagundu!!


martes, 3 de abril de 2012

Ikasteko behar ditudan baldintzak


Denok dakigu zer esan nahi duen ikasi hitzak eta denok dakigu baita ere, hori egitea tokatzen zaigunean zer egin behar dugun. Baina, guztiok ikasteko modu desberdinak ditugu, denok ez baikara berdin kontzentratzen.

Nik normalean etxean ikasteko joera dut. Talde lanak egitera liburutegira joaten naiz, baina, ikasterako orduan nahiago dut etxean gelditzea, nahiz eta askotan liburutegia probatu beharko nukeela pentsatu.

Ikasi ahal izateko eta kontzentratu ahal izateko isiltasun handia behar dut eta alaba bakarra naizenez etxea nahiko isilik egoten da. Tokiari dagokionez, ez zait asko axola non ikasi, hau da, berdin zait sukaldean, egongelan, logelan.... ikastea. Baina, betiere leku horiek hutsik eta isiltasunez beterik egon behar dute. Hala ere, leku bat aukeratzekotan nire idazmahaia aukeratuko nuke, azkenaldian beti bertan ikasten baitut.

Beste baldintzetako bat, ikasten nagoen tokian gauza asko ez egotea da. Izan ere, bestela, segituan deskontzentratzen naiz. Ordengailua da gauza horietako bat. Ikasterako orduan ordenagailua ondoan izatea ez da batere hona niretzako, tentazio handiegia baita. Horregatik, askotan pentsatzen dut liburutegia probatu beharko nukeela. Bertan ez bainuke ordenagailua ondoan izango.

Aipatu behar dut gainera, nik normalean goizean ikasten dudala. Arratsaldean ere ikasten dut, baina, arratsalde gau aldera nekatuago egoten naizenez errazago deskontzentratzen naiz. Horregatik, nahiago izaten ditut goizak eta arratsaldearen lehenengo orduak aprobetxatu.

Amaitzeko, esan beharra daukat baita ere, ikasten hasi aurretik ikasi behar dudan kantitatearen arabera eta ikasteko ditudan egunen arabera lehendabizi egutegi eta ordutegi modukoak prestatzen ditudala.



lunes, 20 de febrero de 2012

Neutralitatea


Aurreko astean hainbat kasu desberdin landu genituen gelan. Kasu guztietan, irakasleak beren ikasleen aurrean hartu beharreko jarreraren inguruan eztabaidatzen zen.
Kasu guztiak aztertu ondoren, orain honako bi galdera hauei erantzuna ematen saiatuko naiz:

1.- Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke??

Nire ustez, hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke. Irakasle batek bere iritzia agertu nahi ez badu ez du zertan agertu. Hau da, irakasleak ez daude derrigortuta beren iritzia ematera, beraz, bakoitzak bere erabakia hartu behar duela iruditzen zait.

Hala ere, beste kontu bat da, neutralak izatea komeni den hala ez. Kasu horretan, uste dut, gai batzuetan komeni dela irakasleak bere iritzia ematea, baina beste gai batzuetan hobe dela iritzia gordetzea. Hemen ikasleen adinak ere zerikusi handia duela iruditzen zait, izan ere, zenbat eta adin handiagoko ikasleekin aritu orduan eta argiago izango dituzte haiek ere beren iritzi eta ideiak, beraz, zailagoa izango da beren ideietan eragina izatea. Baina, adin txikiko haurrekin aritzean irakaslearen iritziek eragin handiagoa izaten dute. Horregatik, kontuan hartu behar da irakasleak garela eta haurren aurrean gaudela eta iritzia agertzeko erabakia hartzen bada, argi utzi behar zaiela guztiok iritzi desberdinak izan arren, denok errespetatu behar dugula elkar.

2.- Zein da neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasuna??

Neutralitate eta obgetibitate hitzak oso antzekoak iruditzen zaizkit eta oso zaila egiten zait bi hauen arteko desberdintasuna azaltzea.

Neutralitateak, neutral agertzea esan nahi du, gai baten inguruan pertsona batek iritzirik ez ematea. Hau da, aurkako bi iritzien aurrean inoren alde ez agertzea. Honek ez du esan nahi, gaiaren inguruan hitz egin ez daitekeenik, baina betiere iritziak adierazi gabe.

Objetibitateari dagokionez, subjektiboaren aurkakoa da. Norberaren iritziak azpimarratu edo adierazi gabe gaiaren errealitatea azaltzea. Ordura arte gai horren inguruan dagoena azaltzea, baina inoren aldera posizionatu gabe. Esan bezala, subejtibitatearen aurkakoa denez, norberaren iritziak ez dira agertzen.

Aipatu dudan moduan, oso zaila egiten zait bi kontzeptu hauen azalpena ematea. Bien artean desberdintasuna dagoela jakin arren, ezin dut garbi azaldu.

miércoles, 8 de febrero de 2012

Zein da hezkuntza, gizarteratzea eta kultura hitzen esanahia??


Atzo klasean hezkuntzaz, gizarteratzeaz eta kulturaz aritu ginen. Bertan, kontzeptu hauen ordenaz eztabaidatu genuen. Gure taldea lehenengo aukeraren alde agertu zen, hau da, lehendabizi hezkuntza ematen dela, ondoren kultura eta azkenik gizarteratzea.
Horregatik, orain, kontzeptu hauen esanahia azalduko dut nire ikuspuntuaren arabera. Hau da, niretzat hitz bakoitzak adierazten duena azalduz.

· Hezkuntza: pertsona bat hezteko prozesua da hezkuntza. Jaiotzen garenetik hasten den prozesua da. Hezkuntza beharrezkoa dela uste dut kultura jakin bat helarazi ahal izateko. Hau da, ohiturak, jarrerak, balioak eta ezagutzak transmititu ahal izateko.
· Kultura: giza talde batek dituen ohiturek, baloreek, jarrerek... osatzen dute. Gizarte bakoitzak kultura desberdinak izan ditzake bere barnean, eta nire ustez, gizarteratu ahal izateko beharrezkoa da lehendabizi kultura barneratzea jasotako hezkuntzaren bidez.
· Gizarteratzea: pertsona bat bere gizartean sartzea da. Honetarako, kultura ezinbestekoa dela uste dut eta kultura lortu ahal izateko berriz, hezkuntza ere beharrezkoa da. Horregatik, gizarteratzea, nire ustez, hezkuntza eta kulturaren batura izango litzateke. Azkenik lortzen den prozesua da.

Zein eremutan arituko naiz etorkizunean, hezkuntza formalean edo ez-formalean??



Kaixo!! Gaur nire blogari hasiera emango diot!! Horretarako hezkuntza formalari eta ez formalari buruzko hausnarketa bat egingo dut.

Aurreko asteko klasean hezkuntza formalaren eta ez formalaren inguruan aritu ginen. Ordura arte ezer gutxi nekien bi kontzeptu horien inguruan, baina hauei buruzko txostena irakurri ondoren eta talde lanean aritu ondoren, zenbait ideia argitu ahal izan ditut.
Kontzeptu bakoitzetik bereganatu dudan esanahi orokorra ondorengoa izan da:

· Hezkuntza formala: normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza da, izaera egituratua duena eta ziurtagiri batekin bukatzen dena.

· Hezkuntza ez formala: ikaskuntza edo hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza da, normalean ziurtagirik gabe bukatzen dena.

Nire etorkizunera begira jarriz, ze eremutan aritzea gustatuko litzaidakeen galderari erantzuten ahaleginduko naiz.

Nire helburu edo nahia ikasketak bukatu bezain laster ikastetxe batean lanean aritzea da, haurrei eduki desberdinak irakastea beren etorkizunerako baliagarriak izango direnak. Hori horrela izanik, hezkuntza formalean aritzea gustatuko litzaidake. Baina hala ere, ez dut baztertzen hezkuntza ez formalean aritzearen aukera. Izan ere, nire ustez hezkuntza formala hezkuntza ez formalaren osagarria da eta beharrezkoa dela iruditzen zait ezagutzak handitu ahal izateko.

Kontzeptu bakoitzaren esanahietan aipatu bezala hezkuntza formala ziurtagiri batekin amaitzen da, baina nire ustez ziurtagiriek ez dute benetan bakoitzak dituen ezagutzak adierazten.

Beraz, etorkizunean esan bezala hezkuntza formalean aritzea espero dut, baina betiere hezkuntza ez formala alde batera utzi gabe.